Donibane Garaziko hirigunetik bi urratsetara, TaRTaSeNia etxe ekologikoa guztiz eraberritu dugu, betiere lekuen berezkotasuna zainduz. Konpostelako bidean dagoen eraikin hau mahats dolarea izana da eta badu zenbait belaunaldi ene familiarena dela.
Baratzearen mailan bada ganbera bat, mugikortasun urrikoentzat egokitua den sarbide berezia duena. Etxe beherean badira bisitari ororentzako sukalde amerikar eta jangela aldea eta egongela-dolarea.
Lau geletako bakoitzak bere garbigela eta komuna ditu. Zabalak dira eta egoiliar taldeen eskaeraren eta osaeraren arabera egoki daitezke.
LOGELAK
Gure etxeko 4 logelak azpian dituzue ikusgai: XiSTeRa etxabean, PaLa eta XaRe lehen solairuan, eta PaSaKa suite-logela bigarren solairuan. Gosaria prezioaren barne da. Tartaseniak eskaintzen duen gosaria ezagitzeko, hemen klikatu. Etxeko oihalak (lumatxak, lumatxa estalkiak, bururdiak, etab. eta oihalak) etxeak hornitzen ditu eta egonaldi luzeen kasuan, aldatuak dira hala eskatzen bada.
XiSTeRa LOGELA. Pertsona 1 edo 2rentzat. Ahalmen urriko pertsonentzat errazki joan daitekeen lekua. Txakurrak onartuak dira (gela honetan soilik)
XiSTeRa logelaren PREZIOA (gaua, gosaria barne eta egonaldiko zergak eskainiak) : 75€ 1 pertsonentzat edo 90€ 2 personentzat.
Etxabean kokatua den logela honek bereiz den sartze bat du. Berina-ateari esker, oso argia da eta baratzera eta Donibane Garaziko gaztelura sekulako bista eskaintzen du.
- Bi posibilitate : 160*200 bi lekutako ohea edo 80*200 leku bakarreko 2 ohe
- Bainu gela dutxa italiarrarekin, komunak eta konketa
Logela honen antolaketari esker ahalmen urriko pertsonei ostatu ematen ahal diegu: konketaren forma eta altuera, dutxa eta komuna italiarrak mantenu barrekin, itzultzeko espazio nahikoa gurpil aulkientzat… Gure etxetik hurbil kokatua den aparkalekuan aparkatuz, bidexka bati esker zuen gelara errazki ailegatuko zarete, baita etxeko sarrera nagusira ere bai, jangela, egongelara edo terrazara joan ahal izateko.
PaLa LOGELA. 1 edo 2 pertsonentzat. Lehen solairuan kokatua da eta XaRe logelarekin jutatzeko aukera ematen du.
PaLa logelaren PREZIOA (gaua, gosaria barne eta egonaldiko zergak eskainiak) : 75€ 1 pertsonentzat edo 90€ 2 personentzat.
Logelako bi leihoei esker izurgarriko bista bada Donibane Garaziko eta Izpura herrietarantz baita Arradoi mendian diren Irulegiko mahastien gainean ere.
- 160*200 bi lekutako ohea
- Bainu gela irekia konketa eta italiar dutxarekin
- Komuna bereizia
XaRe LOGELA. 1, 2 edo 3 pertsonentzat. Lehen solairuan kokatua da eta PaLa logelarekin jutatzeko aukera ematen du.
XaRe logelaren PREZIOA (gaua, gosaria barne eta egonaldiko zergak eskainiak) : 75€ 1 pertsonentzat, 90€ 2 personentzat, edo 105€ personentzat.
Hegorantz zuzendua den gela honek, etxe gibeleko aitzinaldean ematen du bista.
- Bi posibilitate : 160*200 bi lekutako ohea edo 80*200 leku bakarreko 2 ohe
- 90*190 leku bakarreko ohea
- Bainu gela irekia konketa eta italiar dutxarekin
- Komuna bereizia
PaSaKa SUITE-LOGELA. 1, 2, 3, 4 edo 5 pertsonentzat. Bigarren solairuan kokatua da
PaSaKa logelaren PREZIOA (gaua, gosaria barne eta egonaldiko zergak eskainiak) : 95€ 1 edo 2 pertsonentzat, 125€ 3rentzat, eta 25 € gehiago pertsona gehigarrika (150€ 4entzat, 175€ 5entzat).
Etxeko bigarren solairu osoa okupatzen duen suite-logela, lo eta bizi espazio ugariz osatua da eta pertsona kopurua gehienik 5koa izan daiteke.
- 160*200 bi lekutako ohe bat
- Bainuontzi duoa eta konketa
- 140*200 bi lekutako ohe bat
- 90*200 leku bakarreko 2 ohe
- Bainu gela irekia konketa eta italiar dutxarekin
- Komuna bereizia
- Egongela ttiki bat
Logela honek bista ugari eskaintzen ditu. Ekira joz, Eiheralarrerako bidean diren mendiak ikusten ahal dira. Etxe gibeletik Donejakueko bidea eta natura agertzen dira, gela nagusiko eta egongelako leihoek hirian, gazteluan eta mahastietan ematen dute.
BARATZEA
Etxe inguruan, zuen atsedenaldirako zenbait leku aurkituko dituzue. Ehun urteko magnoliaren edo udareondoaren itzalpean, banbuen muinean edo urmaelaren inguruan, gauza anitz esploratzeko aukera ematen du…
Jolasteko eremu bat sare batekin badmintonean edo besobaloiean jolasteko, eta ping-pong mahai bat. Goxoki etzaulki batean egonez, kurubilkaturik hamakan edo etzanik soropilean, bakoitzak libre da gozoan egoteko….
SARBIDEAK
Oinezkoentzat, Marechal Harispe karrikaren 1.zenbakian (D 428).
Donejakue bideko bide zut-zut hau, garaian, Napoleonen bidea deitzen zen. Maréchal Harispe karrikaren behetik Tartasenia etxeko atera ailegatzeko, zuen ezkerrean den harrizko pareta zaharraren bazterretik joan, eta zurezko atea zeharkatu beharko duzue.
Autoentzako, Eiheralarre bidetik (D 301)
GUREKIN HARREMANETAN EZARTZEKO
Erreserbatze eta disponibilitate eskaerak telefonoz eta mailen bidez egiten ahal dira.
Erantzun azkarrago bat jasotzeko, edo bakarrik nire ahotsa entzuteko baldin bada ere, ez duda zenbaki honetara deitzea 06 84 27 24 27.
tartasenia@protonmail.com
** PS : ez dut biziki untsa euskaraz mintzatzen – AEKan ikasten ari naiz ! **
Laster artio !
Marie


















